88 urteko gizonezko bat -S.B.A.- hil da gaur Mungian (Bizkaia), bere etxean sortutako sutearen ondorioz, Ertzaintzaren arabera. Gertaera ikertzen ari dira ertzainak; oraingoz, ez dakite zer dela-eta sortu den sutea.
12:25ean piztu da sua, Lauaxeta kaleko 13. zenbakiko etxebizitza batean. Ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak hara joan direnean, gizonezkoa hilik topatu dute. Autopsia egingo diote honi.
Gizartea
88 urteko gizonezko bat hil da Mungian, etxean sutea izan ostean
12:25ean piztu da sua, Lauaxeta kalean, eta etxean bertan zendu da. Oraingoz, ez dakite zer dela-eta sortu den sutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu