90 udalerritik gorako babesa jaso du Nafarroa Bizirik-ek

Herrietako ordezkaritzak. IDOIA ZABALETA / ARP.
2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
1512-2012 Nafarroa Bizirik taldearen agiriarekin 90etik gora udalek eman diote babesa. Hala, atzoko martxa nazionalean, udal horietako guztietako ordezkaritza izan zen. Euskal Herriko txoko guztietako udalen izenak ikus zitezkeen, Nafarroako ikurrinarekin batera herriaren izena agertzen zelako. Horietariko asko Nafarroako bazter guztietako herrien izenak ziren, handiak zein txikiak. Arbizu, Alesbes, Antsoain, Barañain, Iruñea, Baztan, Lesaka, Agoitz, Etxauri, Larraga, Oibar, Oteitza, Altsasu, Faltzes, Arakil, Olazti, Ziordia, Galar, Uharte, Uharte Arakil, Irurtzun, Tafalla, Iturmendi, Azkoien, Lizarra, Berriozar, Arantza, Etxauri... Beste hainbat lurraldetako herrien izenak ere ugariak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.