GARRAIOBIDEAK

9.000 sinadura aurkeztu dituzte Donostiako udaletxean, metro pasabidearen aurka

Eneko Goia alkateari eskatu diote pasabidea gelditzeko, garraio ereduaz eztabaidatzeko prozesu parte hartzaile bat abiatzeko eta herri galdeketa bat antolatzeko.

Satorralaiako kideak, Donostiako udaletxe atarian. SATORRALAIA
2017ko ekainaren 14a
13:24
Entzun

8.916 herritarrek izenpetu dute Donostiako metro pasabidea ez egitearen aldeko agiria. Satorralaia plataformak aurkeztu ditu sinadurak udaletxean, eta nabarmendu du udalak ezin duela "ezjakinarena" egin "metroaren pasabidearen aferak hiriko herritarren artean sorrarazten duen ezinegonaren eta desadostasun sozial nabariaren aurrean".

Halaber, kritikatu du erakundeei eginiko eskari guztiak "paperontzira" joan direla: "Jaurlaritzak proiektua era zeharo inposatzailean ezartzen jarraitzen du, herritarren partaidetzarako bideak irekitze aldera inongo konpromisorik ez delarik bete". Plataformaren iritziz, Jaurlaritzak ezin du "metroaren pasabidea indarrez inposatu".

Satorralaiak hainbat egitasmo antolatu ditu datozen egunetarako. Larunbatean, kalejira egingo dute 12:00etan, Antiguako Matia kalean, eliza ondotik abiatuta. Asteartean, berriz, batzarra egingo dute 20:00etan, Sert plazan. Hilaren 21ean, berriz, hitzaldi informatiboa emango dute Bidebietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.