Plastiko, lata, kaxa, kartoi eta paperezko 92.000 tona hondakin ontzi birziklatu dira Hego Euskal Herrian joan den urtean, Ecoembes elkarteak bere azken ikerketan jakinarazi duenez.
Etxeetan sortzen den zaborra kudeatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartearen arabera, herritar bakoitzak hamasei kilo hondakin inguru bota ditu edukiontzi hori eta urdinetara.
Bestalde, edukiontzi desegokian bota den zaborra gutxitu egin da: %17.8 da Nafarroan, eta %9.4 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Zabor horrek biziki oztopatzen du materialen berreskuratze eta berrerabiltze prozesua.
Ecoembes
Produktuen ontziratzeaz arduratzen diren enpresen dirulaguntzez baliatzen da Ecoembes elkartea, eta bere jarduna bideratu ez ezik, edukiontzi hori eta urdinetako hondakinen bilketaren kostua ere ordaintzen die udalei, ontziratze enpresen zorra kitatuz.
Enpresentzako prebentzio estrategiak garatu ditu elkarteak, merkaturatzen diren ontziek ingurumenean duten eragin larria gutxitze aldera.
Gainera, hamahiru milioi tona ontzi zabortegira bideratzea ere saihestu du azken hamahiru urteotan.
92.000 tona paper eta ontzi arin birziklatu dira Hego Euskal Herrian 2010ean
Edukiontzi desegokian botatzen den zaborrak zaildu egiten du berreskuratze eta berrerabiltze prozesua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu