PSOEk sarean duen telebista katean - psoetv- ikusi daiteke bideoa. Ordu laurden irauten du. Orduan Espainiako gobernuburu zen Jose Maria Aznarren zein bere gobernuko ministroen adierazpenak dira nagusi, eta batetik besterako haria emakume ahots batek jartzen du.
Bideoak kontatzen duen denbora epean, ETAk bederatzi lagun hil zituela, baina hala ere, Aznarrek "keinuak" egin zituela azaltzen du bideoak. Gogora ekartzen du kale erasoak ere ugari izan zirela, eta lehergailuak ere lapurtu zituela ETAk, baina hala ere, "keinuek" eta "esku zabal" jokatzearen aldeko adierazpenak egiten zituela PPk.
PSOEren Antolakuntza Idazkari Jose Blankok azaldu duenez, PP "ispiluaren aurrean" jartzea da bideoaren helburua, "egiari ekarpena eginez", eta herritarrek "manipulatu gabeko informazioa" izan dezaten.
Politika
98ko su-etenean PPk izan zuen jarrera gogora ekarriz bideoa kaleratu du PSOEk
1997ko uztailean ETAk Migel Angel Blanco bahitu eta hil zuenetik 1999ko azaroan su-etena hautsi arteko denboran PPk egindako eta esandakoekin bideoa osatu du PSOEk. Presoen hurbiltzea, "esku zabaltasunaz" egindako adierazpenak, eta PSOEk zein oposizio osoak PPren gobernuari eskaini zion "erabateko babesa" dira, batik bat, bideoaren oinarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu