Ertzaintzak gaur goizean jakinarazi duenez, elurraren ondorioz itxi egin dute A-15 errepidea bi noranzkoetan (Andoain-Iruñea). Elurra kentzeko makinek ezin izan dute bidea behar bezala garbitu. Trafikoa N-1 errepidetik bideratzen ari dira. Hala ere, Etxegarate gainean elur asko ari du.
Gasteiz-Iruñea bidean (A-10), berriz, elurra eta izotza direla-eta auto ilara handiak sortzen ari dira. Uharte Arakil (Nafarroa) parean, kasu, hamar kilometrokoa dago Gasteiz aldera.
Bestela, Araban daude arazorik handienak, ibilgailu ororentzat itxita dituztelako Altube, Bernedo, Opakua, Orduña eta Herrera mendateak. Bizkaian, Dima.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Eguraldia
A-15 itxita dago, elurra dela-eta
N-1etik ari dira Andoain-Iruñeko trafikoa bideratzen, baina Etxegaraten ere elurra ari du. Araban Altube, Bernedo, Opakua, Orduña eta Herrera mendateak itxita daude, eta Bizkaian Dima.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu