istripua

A-8 autobideko noranzko bakoitzeko errail bana itxiko dute gaur gauean Zaldibarren, istripua izan duen kamioia errepidetik ateratzeko

A-8 autobideko noranzko bakoitzeko errei bana itxita egongo dira gaur gauean Zaldibar (Bizkaia) parean, goizean istripua izan duen kamioia errepidetik kentzeko lanak egiteko. Bilboko noranzkoan dagoen errei bat eta Donostiako noranzkoan dagoen beste errei bat itxiko dituzte, alegia. A-8 autobidea bihar goizeko lehen ordurako guztiz irekita egotea espero dute arduradunek.

2003ko irailaren 25a
19:08
Entzun
Eguerdirako minutu gutxi falta zirela gertatu da ezbeharra Zaldibarren, 20.000 kilo haragiz beteta zihoan Lugoko (Galiza) matrikula zuen kamioi bat irauli eta su hartu duenean. Arratsaldeko lehen ordurako zirkulazioa arinago zebilen, nahiz eta noranzko bakoitzeko errei banatan erretentzioak egon.

Interbiak enpresako arduradunek adierazi dutenez, bihar goizeko lehen ordurako autobidea guztiz irekita egoteko lanean ariko dira gau guztian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.