Bonba abisua

A-8a berriro ireki du Ertzaintzak, bonba abisua gezurrezkoa zela iritzita

Ordubete baino gehiagoz itxita eduki eta miaketa lanetan jardun ondoren, A-8 autopistan Donostia eta Zarautz arteko errepide zatia irekitzea erabaki du Ertzaintzak, DYAk jaso duen bonba abisua gezurrezkoa zela iritzita. ETAren izenean deitu du lagun batek, eta esan duenez, seietan lehertu behar zuen bonbak. Ordu horretan ez da ezer gertatu.

2003ko abuztuaren 2a
18:59
Entzun
Arratsaldeko lau eta erdiak inguruan jaso dute Donostiako DYAn abisua. ETAren izenean deitzen zuela esan du lagun batek, eta A-8 autopistan Aritzetako atsedenlekua eta Zarautz (Gipuzkoa) artean lehergailu bat jarri dutela. Bonba legokeen lekuari buruz ez du datu zehatzagorik eman. Halaber, seietan egingo zuela eztanda esan du.

Abisua jaso eta berehala, errepidea moztu du Ertzaintzak Donostiako Igara auzotik Zarautzera bitartean, bi norabideetan. Hamabi kilometro ingurukoa da tarte hori, eta miaketa lanetan jardun dute. Nolanahi ere, lan horiek egin eta gero ez dute ezer aurkitu, eta abisua gezurrezkoa zela iritzi diote ertzainek. Halaber, deia egin duenak iragarritako orduan ez da ezer gertatu. Ondorioz, errepidea irekitzea erabaki du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.