Bide hori itxita dagonez, Sestaoko irteera hartzeko aholkatu du Herrizaingo Sailak, eta N-634 errepidetik Zorrotzaraino joan, eta han Enkartazioetarako errepidea hartzeko. Beste aukera bat A-8tik Bilboko Sabino Aranako irteeran ateratzea da, eta, ondoren, berriro Kantabriako norabidean sartu eta Balmasedan irtetzea.
Auto ilara luzeak Donostian
Errepide berean, 7 kilometroko luzerara iritsi diren auto ilarak sortu dira Donostia parean, Bilborako noranzkoan. Izan ere, 07:45 aldera bi autok elkar jo dute La Salleko bihurguneetan. Istripu horretan ez da inor zauritu, eta, halaber, ordu laurdenean kendu dituzte ibilgailuak trabatik. Hala ere, ordu horretan izaten den trafikoaren eman handia dela-eta 09:30ak arte ez da egoera bere onera etorri.
Errepideak
A-8ko Balmasedako irteera itxita dago, Donostiarako noranzkoan
Zoruan zulo handi bat egin dela-eta, A-8 autobideko Balmasedako (Bizkaia) irteera itxita dago atzo gauetik, Donostiarako noranzkoan. Konpondu arte itxita egongo dela agertu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, baina konponketa noiz amaituko den ez du zehaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu