Hezkuntza

A ereduan euskararen presentzia areagotuko du Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak

Derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan EAE Euskal Autonomi Erkidegoko ikasle guztiek gazteleraz zein euskara menderatzea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta xede hori lortzeko, indartu egingo du A ereduan euskararen presentzia. Orain arte, euskara ikasgai gisa ematen zen eredu horretan, eta beste ikasgai guztiak gazteleraz ematen ziren. Aurrerantzean, euskara ikasgaia ez ezik, beste ikasgai bat euskaraz emango dute A ereduan.

2004ko apirilaren 6a
12:32
Entzun
Anjelez Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri du neurri hori hartuko dutela, hain zuzen ere, datorren urteko aurrematrikulazio datuak aurkezteko Gasteizen egin duen agerraldian.

Iztuetak iragarri du lau neurri hartuko dituztela derrigorrezko hezkuntza (16 urte artekoa) amaitzen dutenean ikasle guztiek gaztelera zein euskara menderatzen dituztela bermatzeko. Batetik, A ereduan orain arteko euskara ikasgaia ez ezik, beste asignatura bat euskaraz ematen hasik dira. Zentro bakoitzak erabakiko du euskaraz emango duten ikasgai hori zein izanen den. Bestetik, euskararen kurrikuluma zehaztuko dute. Hirugarren neurria, irakasleen euskara gaitasuna indartzea izango da, eta, laugarrena, lanbide hezkuntza planteamendu hirueleduna egitea.

%63,2 D ereduan

Neurri horiek piskanaka jarriko dituzte indarrean datorren ikasturtetik aurrera. Nolanahi ere, Iztuetak ez du beste zehaztasunik eman, lehendabizi Eusko Legebiltzarrean eman nahi duelako aldaketa horiei buruzko informazio guztia.

Aurrematrikulazio datuei dagokienez, gurasoen %63,2k D eredua aukeratu du eskolan hastekoak diren beren seme-alabentzat, %29,8k B eredua hautatu du, eta %7k A eredua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.