Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi du hezkuntzako A eredua moldatzeko asmoa duela, euskarazko irakasgai gehiago emanez. Hala ere, ez du zehaztu zenbat eta zein irakasgai emango diren euskaraz. A ereduan gazteleraz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat egon ohi da.
Zelaak nabarmendu du A ereduan euskara "indartzea" beharrezkoa dela, baina betiere hizkuntza hautatzeko askatasuna errespetatuz.
Hezkuntza arloan egiteko asmoa duen eraldaketa horrek helburu gisa, bi hizkuntza ofizialen -euskara eta gaztelera- erabateko menderakuntza lortzea dela adierazi du. Etorkizunera begira, hezkuntza arloa hirueleduna -euskara, gaztelera, ingelesa- izatea duela xede nabarmendu du Zelaak.
hezkuntza
A ereduan euskarazko irakasgai gehiago emateko asmoa du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak nabarmendu du A ereduan euskara "indartzea" beharrezkoa dela, baina betiere hizkuntza hautatzeko askatasuna errespetatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu