HASSANNA AALIA

Aaliari asilo politikoa emateko eskatu dute Bilbon

Manifestazioa egin dute eguerdian Bizkaiko hiriburuan, Aalia babestu eta Sahararekiko elkartasuna adierazteko.

Hassanna Aalia, manifestazioan batu direnei hitz egiten. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 17a
17:17
Entzun

Kaleko jantzitako poliziek tren batean atzeman zuten urriaren 6an Hassanna Aalia ekintzaile sahararra. Jaitsiarazi, eta kanporatzeko agindu bat emanda utzi zuten aske, Burgosen. 48 orduko epea eman zioten Espainiako Estatutik joateko. Marokoko auzitegi militar batek betiko espetxe zigorra emana dio Aaliari, eta Euskal Herrian babes hartu zuen. Asiloa ukatu zioten, eta Auzitegi Nazionalean helegitea jarria du.

Eusko Legebiltzarrean jaso zuten joan den astean talde politiko guztiek. Legebiltzarkideek Aaliaren asiloa exijitu zioten Espainiako Gobernuari. Epaileak kasua ebatzi baino lehen ezin dutela kanporatu gogorarazi zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.