AAMk manifestaziora deitu du Burlatan urriaren 2rako
IRUÑEA. Urrian Iruñerriko bederatzi lagun epaituko dituztela salatzeko, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa egingo du urriaren 2an, Burlatan (Nafarroa). Gazteen kontrako atxiloketa «oldea» izan dela salatu du, eta askotan, gainera, atxilotuek torturak jasan dituztela. Torturapean lortutako deklarazioak epaiketetan erabiliko direla dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu