Politika

AAMk mobilizazio eguna deitu du datorren ostegunerako, azaroak 16

=iBaldintza demokratikoak orain Euskal Herriarentzat=i lelopean mobilizazio eguna deitu du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datorren ostegunerako, azaroak 16. "Oinarri demokratikoen definizioa eta oinarri demokratikoen aplikazioa aldarrikatzea" izango da mobilizazio egunaren helburua. Era berean, azken hilabeteetako "erasoak" salatuko dituzte.

2006ko azaroaren 10a
19:18
Entzun
Agerraldia egin du gaur AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta mobilizazio eguna deitu du datorren ostegunerako. Hain zuzen ere, egun horretan (azaroak 16) Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi auziko epaien aurkako helegiteak aztertuko ditu.

Agerraldian izan dira "autodeterminazioaren aldeko manifestazioak deitzeagatik" auzipetuta dauden Batasuneko mahaikideetatik hiru, Jarrai-Haika-Segi auzian auzipetuta dauden hainbat lagun eta euskal presoen senide eta abokatuak. AMMren hitzetan, "Espainiako Gobernuak mahain gainean jarri digun argazki errepresiboa" ikusi ahal izan da prentsaurrean.

Eraso guztiak Espainiako "Auzitegi Nazionaletik, Espainiako sistema judizialetik edo indarrean dagoen salbuespenezko legediaren aplikaziotik" datozela esan du Julen Larrina Askatasuneko kideak. Egoera hori "eskandalagarria" dela azaldu du eta bereziki azpimarratu du erasoak "euskal gatazka politikoari konponbide demokratiko bat emateko abain den prozesu baten une politikoan" ematen ari direla.

Larrinagak berretsi dunez, "gatazkaren konponbidea gure herriaren aitortza da". Ildo horretan azpimarratu du "ukazio egoeratik, aitortza egoerara" pasatzeo bidea nola egin behar den euskal herritarrek erabaki behar dutela. "Euskal herritarrok erabakiko dugu nola egin bide hori, zein erretmorekin, zein markoren pean eta zein baldintza demokratikotan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.