GIZARTEA

Abadiñoko kiroldegiko aldageletan andre batzuk grabatu dituztela salatu dute

Ertzaintzak baieztatu du salaketa bat jaso duela, baina ez du xehetasun gehiago eman.

2013ko abenduaren 17a
13:18
Entzun

Abadiñoko kiroldegiko aldageletan (Bizkaia) emakume batzuk grabatzen aritu direla salatu dute. Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dio salaketa bat jaso duela, baina ez du xehetasun gehiagorik eman nahi izan.

Abadiñoko Udalak iragarri berri du herri akusazio gisa aurkeztea aztertuko duela, “inputaziorik baldin badago”. Era berean, salaketa jarri duen emakumeari “laguntza osoa” eskaini dio.

Ikertzen ari da Polizia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.