Renferen Bilboko aldirietako zerbitzuko tren bat Abandoko tunelean aurrera egin ezinik geratu da, murru bat goitik behera amildu ondoren.
Renfek berak agertu duenez, 11:46an gertatu da ezbeharra: obra batzuen ondorioz horma erori egin da, eta handik igaro behar zuen treneko gidariak bat-batean galgatu behar izan du. Hori dela eta, amildutako harri batzuen gainera igo da trena, baina, hala ere, ez da bidetik atera.
Une horretan 59 lagun zihoazen trenean, etaguztiak atera dituzte larrialdi zerbitzuetako kideek. Bik osasun arloko laguntza behar izan dute: emakume batek zauri arinak zituen, eta beste bat antsietate krisia.
Istripua
Abandoko tunelean harrapatuta geratu da tren bat, murru bat amildu ostean
Larrialdi zerbitzuek bi bidaiari artatu behar izan dituzte: zauri arinak zituen batek; antsietate krisia besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu