Ingurunea

Abantoko Udalak Petronorri emandako baimena baliogabe utzi du Bilboko auzitegiko epaileak

Meatzaldea Bizirik erakunde ekologistari eman dio arrazoia.

2011ko otsailaren 4a
18:11
Entzun
Abantoko Udalak Petronorri 2008ko uztailean petrolioa fintzeko emandako baimena baliogabetu du Bilboko administrazioarekiko auzien auzitegiko epaile batek. Epaileak azaldu duenez, udalak Petronorri emandako baimena ez da "automatikoa", eta inguruneko baldintzak bete ezean, lizentzia ez da abian jartzen. Magistratuaren iritziz, Petronorrek ez du frogatu baldintza horiek bete dituenik, eta auziak "ingurunean duen garrantzia" ikusita, baimena baliogabe utzi du.

Hala, epaileak Meatzaldea Bizirik erakunde ekologistari eman dio arrazoia, eta Petronorrek ezingo du petroliorik findu Abanton.

Petronorrek EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jar dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.