Nafarroa Oinez-eko txupinazoa bota du Leitzako pilotariak. BERRIAren eta Euskalerria irratiaren zuzeneko saioan izan da txupinazoa bota aurreko uneetan.
Esan duenez, "gustu handiz" hartu zuen proposamena, eta prest agertu da "euskararen alde edozer gauza egiteko".
"Gora Zangozako ikastola, gora sanferminak", oihukatu du. Zangozako ikastolari egokituko zaio hurrengo Nafarroa Oinez antolatzea, hain zuzen.