'Osasuna auzia'

Abella eta Vasiljevic igaro dira epailearen aurretik

Osasunako jokalari ohia eta kirol zuzendaria goizean izan dira auzitegian; ez dute deklaraziorik egin nahi izan.

Damia Abella, epategitik atera denean. VILLAR LÓPEZ / EFE
2015eko martxoaren 17a
08:55
Entzun

Damia Abella eta  Petar Vasiljevic inputaturik sartu eta irten dira Iruñeko justizia auzitegitik Fermin Otamendi epailearen aurrean deklaratu ostean. Osasuna auziaren baitan hartu die deklarazioa epaileak Osasunako jokalari ohiari eta kirol zuzendariari.

Biek ala biek ordu laurden eskas igaro dute epailearen aurrean, ez baitu deklaraziorik egin nahi izan.

Epaitegiaren atarian, Abellak eskerrak eman dizkie herritarrei berarekiko erakutsi duten errepetuagatik. Ingalaterrako Middlesbrough futbol taldean ari da egun jokatzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.