Politika

Abendua baino lehen "benetako elkarrizketa" egitea eskatu du Elkarrik

"Alferrik galdu ezin den aukera garai baten aurrean" gaudela iritzi diote Elkarrikoek, eta beraz, "benetako elkarrizketa" egitea eskatu dute, abendua baino lehen. Aukera horiek konponbide bihurtu behar direla diote, horrela, alderdi bakoitza bere estrategian ixtea ekiditeko. Gizartea nazkatuta dagoela eta konponbideak eskatzen dituela diote, eta oraingoan, "benetako prozesu baten aurrean" gaudela azpimarratu dute.

2004ko irailaren 13a
20:09
Entzun
Aurreko ikasturtean aldaketa garrantzitsuak lortu ziren, Elkarrikoen ustez, "bakearen eta bizikidetasunaren normalizazioari dagokionean". Aldaketa horien artean, Espainiako Gobernuaren aldaketa eta Estatutu berrirako proposamena aipatu dituzte, besteak beste. Hala ere, gauza batzuk ez direla aldatu diote, "ETAren mehatxuak jarraitzen du, espetxe politika edo Batasunaren ilegalizazioa bere horretan mantentzen dira..."

"Egoera berri honetatik abiatuz oso ikasturte politiko garrantzitsu baten aurrean" gaudela diote. "Ikasturte politiko konplexu bezain estrategiko baten aurrean". Horrek guztiak, "konpobiderako aukeraz betetako" garaia dakar beraien ustez.

Bi oztopo eta bi aukera ikusten dizkio horri Elkarrik. Oztopoak, indarkeria eta bazterketa dira, eta aukerak gizartearen jarrera, eta "eztabaida normatiboa".

Eszenatoki berri baten aurrean gaudela, eta eszenategi hori aldaketarako irekia dagoela diote. "Itxaropen" egoera horri arrixkua ere ikusten diote, ordea, eta diotenez, zera gerta daiteke: "norberak bere estrategiari erantzutea eta konponbide partekatuei ez begiratzea".

Hori gertatzea "onartezina" dela azpimarratu dute Elkarrikoek, eta abendua baino lehen "benetako elkarrizketa" eginez gero, egoera aldatu egingo litzatekeela uste dute.

Gizartearen nahi hori politikariei helaraztea izango da Elkarriren lana, hemendik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.