Abenduan erabakiko dute Gogeaskoetxea Espainiaratu edo ez

Joan den uztailaren 7an atxilotu zuten, Espainiak eskatuta, eta Londresko Belmarhs espetxean dute

Agentziak
Londres
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Abenduaren 14, 15 eta 16an egingo dute, Londresen, Eneko Gogeaskoetxea euskal presoa estraditatu edo ez erabakitzeko auzi saioa, Westminsterko auzitegian. 14 «terrorismo delitu» egozten dizkio Espainiak, eta hargatik eskatzen du haren estradizioa. Gainera, berri agentzien arabera, urrian beste auzipetze bat jakinaraziko diote euskal presoari.

Presoa Westminsterko auzitegira eramatekoak ziren atzo, estradizioa auziaren aurreko saiora, baina, berri agentzien arabera, ezin izan zuten eraman Belmarsheko espetxetik. Bideokonferentziaz deklaratu zuen.

Gogeaskoetxeak 44 urte ditu, eta San Fermin egunean atxilotu zuten, Cambridgen. Han bizi zen azken urteetan, izen faltsuarekin eta familiarekin.

Gainza, espetxera

Bestalde, Urtzi Gainza espetxeratzeko agindua eman du Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 2003an Ertzaintzarekin izandako tiroketa batean parte hartzea egozten dio Andreuk.Pablo Ruz epailearen aurrera ere eraman zuten Gainza, atzo, hark ere eskatua baitzuen bere Espainiaratzea, beste auzi batengatik. Ruzek ere Gainza espetxeratzeko agindu zuen.

Ustezko etakidea herenegun utzi zuen Espainiaren esku Frantziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.