Abenduaren 11tik aitzina SNFCk eginen duen zerbitzu murrizketa salatu du CGTk

Erredakzioa
Baiona
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
CGT sindikatuak deiturik SNCFeko 50 langile elkarretaratu ziren astelehen gauean Hendaiako geltokian, tren konpainiak egin nahi duen zerbitzu murrizketa salatzeko. Suziriak eskuan, abenduaren 11tik aitzina SNCFk eginen dituen lanen aitzakian tren ugari kenduko direla jakinarazi zuten langileek. Sindikatuek salatu dute ordutegi aldaketak trenen %85i eraginen diela, eskaintzak osoki aldatuz, tren loturak hutseginez, AHT ardatzaren denbora oren erdiz emendatuz eta bertze tren batzuk kenduz. Zerbitzu publikoei buruzko foro bat antolatzea proposatzen du sindikatuak, eragile guztien artean adosteko egin beharreko aldaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.