EPAIKETAK

Abenduaren 13an eta 14an Jone Amezaga babestera deitu dute

Gernikan elkartzera deitu du Jone Libre ekimenak. "Terrorismoa goratzea" egotzita Espainiako Auzitegi Gorenak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi zion Amezagari, eta "atxilotze arriskuan" dagoela ohartarazi dute.

Jone Amezagaren aldeko ekitaldia egin dute Gernikan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 5a
16:40
Entzun

Ekitaldi bat egin dute Gernikan (Bizkaia), Amezagari elkartasuna adierazteko. Haren egoera salatu dute, eta dei egin dute abenduaren 13 eta 14ko asteburuan Gernikan batzera, Amezaga babesteko.

2013ko azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionalak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra jarri zion Amezagari, "terrorismoa goratzea" egotzita. Zehazki, 2012ko Gernikako azken astelehenean pankarta bat jarri izana leporatu zioten. "Muntaketa poliziala" salatu zuen iragan astean Amezagak, bideo batean:

[Youtube]http://youtu.be/ySG2-8IsLqE[/Youtube]

Jone Amezagaren atxiloketa aginduan Ertzaintzak izan duen jarrera salatu zuen asteazkenean Jone Goirizelaia abokatuak. "Legalki ez dagokion papera hartu du eta lan politikoa jarri du Joneren atxiloketaren oinarrian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.