Abenduaren 30etik etxetik falta den 16 urteko neska baten bila ari dira Nafarroan

San Adrian herriko artxiboko irudi bat. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Etxetik falta den 16 urteko neska baten bila ari dira San Adrianen, Nafarroan. Abenduaren 30ean desagertu zen, eguerdian; amonari erosketak egiten lagundu zion, eta erosketako poltsak ere etxeko atarian agertu dira, baina neskaren arrastorik ez zuten senideek, eta Guardia Zibilari abisu eman zioten. Nadia Gurpegi du izena etxetik falta den neskatoak.

Abisua emanez geroztik, haren bila ari da Guardia Zibila, baina emaitzarik gabe oraingoz. Poliziak ez du hipotesirik baztertu: etxetik bere kabuz joan zitekeela adierazi du, baina baita bere borondatez kontra atzemanda egon litekeela ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.