Egin Dezagun Bidea taldeak presoen eskubideen aldeko manifestazioa iragarri du abenduaren 5erako Durangon. Amnistiaren bidean, kaleak bete, kartzelak hustu lelopean egingo da mobilizazioa Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokarekin bat —abenduaren 4tik 8ra da azoka—. Deialdiaren aurkezpenean salatu dute presoen egoeran ez dela «aurreratu», eta, horregatik, aldarrikapenak «indartu» behar direla azpimarratu dute: «Egoera bidegabe honen aurka herritarrak inplikatu egin behar du». Egin Dezagun Bideak Bizkaiko hainbat herritan martxan jarri diren Herri Bilguneetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.
Egungo espetxe politikak oraindik «oinarrizko eskubideak ukatzen» dituela uste dute. Hala, Txus Martin presoaren egoera «guztiz ulergaitza» gogoratu, eta hura askatzeko eskatu dute.
Abenduaren 5erako manifestaziora deitu dute Durangon, presoen eskubideen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu