Azkeneko urteetan bezala, Nazio Eztabaidaguneak Aberri Egun bateratua deitu du aurtengo. Apirilaren 12an izango da aurten Aberri Eguna, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi), eta euskal herritar eta eragileei hara joateko eskatu diete antolatzaileek gaur, "nazio bat garela ozen aldarrikatzeko" eta "esparru politiko berria" lortzeko indarra egiteko.
Nazio Eztabaidaguneak uste du Euskal Herria nazio gisa aitortzeko lan egin behar dela, eta lurraldetasuna ardatz bezala hartzea eta erabaki eskubidea ezinbestekoak direla. "Aldaketa politiko sakona" eskatu du eta, horra bidean indar metaketa aldarrikatu.
11:30ean martxa hasiko dute Irunen, Ficoban, eta ondoren Hendaian egingo dute ekitaldi nagusia. Arratsaldean hainbat ekimen egingo dituzte Hendaian bertan.
Aurreko urteetan, alderdi politiko abertzaleen artetik, EAJ ez beste denak joan izan dira Nazio Eztabaidagunearen deialdira. Bestelako eragile ugari eta milaka herritar batu izan dira, halaber.
Politika
Aberri Egun bateratuaren deialdia egin dute aurten ere
Nazio Eztabaidaguneak apirilaren 12an Irungo eta Hendaiako ekitaldietara joateko eskatu die euskal herritar eta eragileei. Indar metaketa aldarrikatu du "aldaketa politiko sakona" lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu