Datorren apirilaren 4an izango da aurtengo Aberri Eguna, eta egun hori subiranisten arteko elkarlanaren isla izatea espero du Eusko Alkartasunak. Jesus Mari Larrazabal legebiltzarkideak adierazi du badela garaia subiranistek Aberri Egun "zabala" ospatzeko. "Gizarte mugimendu zabal batek egin beharko luke deialdia, eta ados dauden alderdiek bat egin beharko lukete", esan du Larrazabalek Radio Euskadin. "Beharrezkoa da batera egotea batzen eta independentziarako bidean jartzen gaituen hori aldarrikatzean". EAko legebiltzarkidea ziur dago Aberri Eguna zabala izango dela aurten. "Uste dut hori izango dela aurten gertatuko dena, eta EAk horren arabera jokatuko du".
Subiranisten elkarlana bideratzearen alde azaldu da Larrazabal, 2011ko udal eta foru hauteskundeetan itsutu gabe. "Denborak esango du zer gertatuko den martxan jartzear den bat-egite subiranistaren baitan, eta baita ere bat-egite hori gai den urtebeteko epe oso motzean udal eta foru hauteskundeetan bitartekoak jartzeko".
Oraingoz, EA bere zerrendak osatzeko lanean ari da, Larrazabalen arabera. Zain baitago ezker abertzalearen zerrendekin zer gertatuko den. "Horren zain egon behar da. Zeren talde politiko berri bat badago, talde horrek aukera baitu koalizioa egiteko hauteskunde aurretik edo ondoren". Ezker abertzaleari bozetara aurkeztea galarazten badiote, berriz, zer egingo duten ez du argitu. "Ikusi beharko da beste formula batzuk zabaldu edo ez".
POLITIKA
Aberri Egun "zabala" egitearen alde azaldu da Eusko Alkartasuna
Larrazabalek adierazi du badela garaia subiranistek Aberri Egunerako deialdi bateratua egiteko. "Beharrezkoa da batera egotea batzen eta independentziarako bidean jartzen gaituen hori aldarrikatzean". Uste du aurtengo deialdia halakoa izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu