Aberri Egunaren bezperan, ekitaldi bateratua eginen dute Donibane Garazin

2012ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Aberri Egunaren bezperan, hots, apirilaren 7an, ekitaldi bateratua eginen dute Donibane Garazin, AB, Alternatiba, Aralar, EA eta ezker abertzalearen artean. Momentu «azkarra eta garrantzitsua» izanen dela zehaztu zuten atzo. Donibane Garazi toki gisa hautatu izana «ez da ustekabekoa» antolatzaileentzat: «Lizarra-Garazi garaia gogoan dugu; garai hartan abertzaleen arteko elkarlana oso-oso garrantzitsua izan zen, eta ondorio interesgarriak ukan zituen».

Horrez gain, aurten Iruñean eginen den Aberri Egunera joateko dei bateratua ere eginen dutela jakinarazi zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.