euskal herria

Aberri Egunaren bezperan, ekitaldi politikoa eginen dute ezkerreko bost alderdi abertzaleek

Sortu, Aralar, Abertzaleen Batasuna, Eusko Alkartasuna eta Alternatibak ekitaldi politikoa eginen dute martxoaren 30ean, Itsasun (Lapurdi). Bideoa: Independentistak Sareak Aberri Egunaren harira eginiko bideoa. [Youtube]http://youtu.be/7A5ly5nu4pc[/Youtube]

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko martxoaren 14a
19:20
Entzun

Sortu, Aralar, Abertzaleen Batasuna, Eusko Alkartasuna eta Alternatibak ekitaldi politikoa eginen dute martxoaren 30ean Itsasun (Lapurdi).

Independentisten sareak Iruñean antolatu Aberri Egunerako deia ere luzatu dute ezkerreko bost alderdi abertzaleek. "Independentistak Sarearen deialdiarekin bat egiten dugu iduritzen zaigulako Aberri Eguna herri bezala ospatu behar dugula, ez duela alderdi batek deitu behar baizik eta gizarte mugimenduak", Iñaki Irazabalbeitia Aralareko kideak azaldu duenez. Itsasuko ekitaldi politikoaren berri eman dute Baionatik, arratsalde honetan antolatu prentsaurrekoaren bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.