Aurten ere Aberri Egunerako ekitaldia antolatu du Nazio Eztabaida Guneak: martxoaren 23an izango da eta Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) ibilaldia egingo dute, Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde lelopean. Ficobatik abiatuko dira, 11:30ean, eta Hendaian egingo dute ekitaldi nagusia.
59 lagun ezagunek eman diote atxikimendua ekimenari: Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariek, Jose Mari Arrate Athleticeko presidente izandakoak, Tasio Erkizia HBko politikari ohiak, Joan Mari Irigoien idazleak, Iñaki Perurena harri-jasotzaileak, Julio Ibarra kazetariak, Loren Arkotxa Udabiltzako lehendakariak, Maite Aristegi EHNEko lehendakari ohiak...
Euskal Herria "nazioa" dela aldarrikatu dute eta bertako "gehiengoak" horixe uste duela. "Baina gure etorkizuna erabakitzea eta nazioa eraikitzea debekatu egiten digute", esan du Jon Maiak denen izenean. "Zigortu egiten gaituzte, kartzeleratu eta mespretxatu, baina alferrik da".
Politika
Aberri Egunean burujabetzaren alde Irundik Hendaiara
Nazio Eztabaida Guneak deitu du, eta hainbat lagun ezagunek eman diote atxikimendua. Martxoaren 23an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu