Aurtengo Aberri Egunahauteskunde kanpainan egokitu denez, "sufragio eskubidearen unibertsaltasuna kinka larrian" dagoela azaldu dute, eta hori Euskal Herriaren isla dela, alegia, "oinarrizko eskubide demokratikoak urratuta" daudenaren isla.
Aberri Eguna ospatzeko deialdietan "zatiketa" dagoela-eta, horrek tristura sortzen diela diote. Horregatik, beraiek, ekitaldi bateratuak egiteko deia egin dute.
Era berean, aurtengoa Aberri Egun "berezia" izango dela diote, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu delako. Hitzarmen hori "Euskal Herria aurrera doan seinale" dela diote, eta beraiek ere prozesuan parte hartu dutenez, "pozik" daudela.
Aberri eguna
Aberri egunean ekitaldi bateratuak egiteko deia egin du Udalbiltzak
Ezker abertzaleak kudeatutako Udalbiltzak Aberri Egunean ekitaldi bateratuak egiteko deia egin die "hautetsi guztiei". Ekitaldi horiek udaletxe guztietan egiteko deia egin du, eguerdian, "urrats sendoak ematen" lelopean. Aberri Eguna "urteko egunik garrantzitsuena" da Udalbiltzarentzat, "gurea nazio gabeko herria" delako eta "oinarrizko eskubide demokratikoak urratuta" daudelako. Hala ere, ez dutela "amore emango" eta Aberri Eguna "herri gisa" ospatuko dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu