Oskar Matute
AlternatibaDebekuak «normalizazio politikorako atzerapen larria» direla salatu du Oskar Matutek, Alternatibako bozeramaileak: «Guztiz onartezinak dira giza eskubideen aldeko manifestazioen eta elkartasun adierazpenen debekuak».
Laura Mintegi
EH BilduZuzenbide estatuak batzuentzat neurri bat eta besteentzat beste bat erabiltzea «oso larria» dela esan du Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiak: «Estatuak sinesgarritasuna galtzen du». Gaixo dauden presoen aldeko martxa debekatzea salatu du.
Aralar
Aralarrek salatu du «oso larria» dela Espainiako Auzitegi Nazionalak gaixo dauden presoak libre uzteko eskatzeko martxa debekatzea; «adierazpen askatasunari eraso egiten dio, eta giza eskubideen errespetua ukatzen du».
Ramon Jauregi
PSOEJosu Uribetxebarriaren egoeraz erabakia hartu aurretik Jose Luis Castro epailea Donostiako Ospitalera joatea «egokia» dela uste du Ramon Jauregi PSOEko diputatuak. Gainera, gai honetan PPren gobernua ondo jokatzen ari dela uste du.