Politika

Abertzaleekin adostasuna lortzearen alde agertu da Paulino Luesma

Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria abertzaleekin adostasuna lortzearen alde agertu da, baita horretarako PP eta PSOEren arteko Itunetik kanpoko foroak sortu behar badira ere. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek.

2004ko urriaren 11
14:44
Entzun
PPk eta PSOEk "terrorismoaren aurka eta askatasunen alde" hitzartutako ituna ez dela abertzaletasunaren kontrakoa azpimarratu du Luesmak, "ETAren eta haren inguruaren"aurkakoa baizik. Hala ere, abertzaleek itun hori ezin badute onartu beste foro batzuk sortzearen alde agertu da Espainiako Gobernuaren ordezkaria, hartara abertzaleekin adostasuna lortzeko.

EAJren helburua "terrorismoa amaiaraztea" dela argi daukala esan du Luesmak, baina, hala ere, nabarmendu du "abertzaletasuneko sektore batzuetako" zenbait pertsonen adierazpenek kalte egiten diotela "terrorismoaren aurkako batasunari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.