POLITIKA

Abertzaleen aurkako kartelak Madrilen

Mintegi, Junqueras, Mas, Quintana eta Urkullu ageri dira Nudo Patriota Españolen karteletan. "Separatismorako" bidea Espainiako Konstituzioaren 137. artikuluak ireki duela dio.

2012ko abenduaren 6a
16:12
Entzun

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Galiziako abertzaleen aurkako kartelak jarri ditu Nudo Patriota Español taldeak Madrilen. EH Bilduko Laura Mintegi, ERCko Oriol Junqueras, CiUko Artur Mas, BNGko Anxo Quintana eta EAJko Iñigo Urkulu agertzen dira karteleko irudian.

Separatismoa? Konstituzioa da arazoa esaldia dago idatzita argazkien azpian.Ondoren, Espainiako Konstituzioaren 137. artikulua aipatzen da: "Udalerritan, probintziatan eta autonomiatan dago antolatuta Estatua. Entitate horiek autonomia dute euren interesen gestiorako". Beraz, Nudo Patriota Españolen ustetan, artikulu hori da akatsa, abertzaletasunerako bidea zabaldu duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.