poliTIKA

Abertzaleen Batasuna EH Bai barruan joango da 2011ko hauteskundeetan

Batasuna eta EArekin batera aurkeztuko da AB kantonamenduetako bozetan, biltzar nagusiak gaur arratsaldean erabaki duenez.

2010eko urriaren 23a
20:15
Entzun
Abertzaleen Batasunaren (AB) biltzar nagusiak datorren martxoko kantonamendu hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioaren barruan aurkeztea erabaki du, Batasuna eta EArekin batera. Uztaritzen egin du bilkura ABk, goizetik arratsaldera arte.

Martxoaren 20 eta 27an izango dira bozak, eta Lapurdiko, Nafarroako Behereko eta Zuberoako hamar kantonamendutako ordezkariak hautatuko dituzte. Beste kantonamenduak 2008an berritu zituzten, eta orduan Batasuna, AB eta EA elkarrekin joan ziren EH Bai koalizioan. Emaitza onak lortu zituzten; hainbat herritan %20ko babesetik gora.

Hurrengo hauteskunde horietarako ABren beste bi aukerak bakarrik aurkeztea eta Europako bozetan bezala Europe Ecologie-rekin aurkeztea ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.