Euskal Presoak

Abertzaleen Batasunak bat egin du biharko manifestazioarekin

Argentina, Txile, AEB, Mexiko eta Uruguaiko diasporako Independentistak sareak ere euskal presoen eskubideak defendatzera deitu du, espetxe politika "krudelarekin" amaitzeko. Askapenak ere manifestatzeko deia egin du.

2011ko urtarrilaren 7a
19:47
Entzun
Bihar euskal presoen eskubideen defentsan egingo den manifestazioak atxikimenduak jasotzen dihardu etengabe.

Abertzaleen Batasunak bat egin du protestarekin, eta Bilbora joateko deia egin du. Alderdia beti "euskal preso politiko guztien eskubideak" errepestatzeko borrokatu dela gogorarazi dute.

Diasporako Independentistak sareak ere manifestazioarekin bat egin du. Argentina, Txile, AEB, Mexiko eta Uruguaiko diasporako kideek ohar baten bidez jakinarazi dute eurak dauden lekuan espetxe politika salatzeko konpromisoa hartuko dutela eta, horrekin batera, "euskal errepublika independente bat" sortzeko lanean jarraituko dutela.

Oharrean diote espetxe politika "krudela" amaitzea aldarrikatuko dutela, eta, horrekin batera, baita Parot dotrina ere. Gaixo dauden presoak behar bezala artatzea eskatu dute, eta "orokorrean tratu txarrak eta sakabanaketa amaitzea". Oharrean sakabanaketak presoen senideengan sortzen duen eragina salatudute. Askapenak ere presoen eskubideen alde egitera deitu du: "Geu ere joango gara, euskal preso guztiak lehenbailehen etxera ekar ditzagun: 'Egin dezagun urratsa!".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.