Bost mila bat lagunek parte hartu dute Iruñean abertzaleen elkarlanaren alde Hamaika Bil Gaitezen herri ekimenak antolatuta egin den manifestazioan.
Esan bezala, abertzaleen arteko elkarlana bultzatzea izan da manifestazioaren eskaera eta helburu nagusia, eta horren haritik, ekitaldian parte hartzeko deia egin diete Hamaika Bil Gaitezen-ekoek alderdi abertzale eta aurrerakoietako oinarri sozialei, bereziki, Aralar, Batasuna, EA alderdietakoei eta ELA, LAB, EHNE, ESK eta EILAS sindikatuetakoei. Golem zinemetatik abiatu eta Gaztelu Plazara joan da manifestazioa.
Hainbat alderditan ibilitako herritarrek egin dute deialdia, hain zuzen ere, alderdien dinamikatik kanpokoa dela azpimarratuz, eta indarrak batzeko unea dela nabarmenduz.
Politika
Abertzaleen elkarlana eskatu dute Iruñean
=iNafarroatik Euskal Herrira. Hamaika bil gaitezen=i lelopean bost mila bat lagunek manifestazioa egin dute. Hain justu, Hamaika Bil Gaitezen herri ekimenak antolatu du, eta Aralar, Batasuna, EA eta beste alderdietako oinarri sozialari zein ELA, LAB, EHNE, ESK, EILAS eta beste sindikatuetako militantziari zabaldu diete deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu