Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Balorazioak

Abertzaleen emaitzak aintzat hartzeko eskatu dio EAJk Raxoiri

Urkulluk uste du Espainiako gobernuburua Amaiurrekin bildu beharko litzatekeela

Erredakzioa
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Euskal Herriko eta Kataluniako indar abertzaleek lortu dituzten emaitzak aintzat hartzeko eskatu dio Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak Mariano Raxoiri. Raxoik Espainiako Kongresuan gehiengo osoa izango badu ere, abertzaleekin «ondo konpontzeko beharra» duela uste du buruzagi jeltzaleak. Urkulluren arabera, bake prozesua sendotu, eta normalizazio politikoak aurrera egin dezan, urrats garrantzitsua izango litzateke Espainiako gobernuburuak onartzea igandeko hauteskundeek Euskal Herrian utzi duten mapa politikoa.

Abertzaleek gehiengoa lortu dute Hego Euskal Herrian, eta emaitza horiek bi talde parlamentario osatzeko aukera eskaini dieEAJri eta Amaiurri. Hala ere, ezkerreko koalizio subiranistak ez du ziurtatua taldea. Zazpi diputatu lortuta, taldea osatzeko bost eserlekuren langa gainditu du, baina Nafarroan ez du eskuratu legeak azarritako botoen %15—%14,86ren babesa lortu du—. Hori hala, Kongresuaren Mahaiaren esku geratuko da taldea izango duen edo ez erabakitzea.

Kongresuan bezala, PPk gehiengoa izango du mahaian, baina horren inguruan ez du erabakirik hartu oraindik. Hala ere, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi du Amaiur talde mistoan nahi duela, koalizioak «ETAren atentatu guztiak gaitzetsi» eta «jarrera aldatu duela» erakutsi arte.

Horrekin batera, Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak herenegun esandakoak berretsi ditu Basagoitik. De Cospedalek adierazi zuen Raxoik Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilera saila abiatuko duela, «Amaiurrekin izan ezik». Koalizioaren helburuak ez daudela Espainiako Konstituzioan «jasoak, ez babestuak» argudiatu zuen.

De Cospedalen adierazpenakkritikatu dituzte EAJko eta PSOEko buruzagiek. Urkulluren arabera, Raxoik hausnarketa egin beharko du Amaiur alderdi gisa aitortu ahal izateko. «Erabat legezkoa den ordezkaritza lortu duAmaiurrek, eta euskal gizartearen zati garrantzitsubat ordezkatzen duela erakutsi du», esan du buruzagi jeltzaleak.

Eduardo Madina sozialista ere Amaiurrekin biltzearen alde azaldu da. «Badakit Raxoik ez duela gustuko, baina guztien onerako izango litzateke hori». Koalizioa «erabat legezkoa» dela nabarmendu du PSE-EEko kideak.

Oso bestelako iritzia dauka Rosa Diez UPDko buruzagiak. Haren ustez, «demokraziaren etsaia» da Amaiur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.