Maiorga Ramirez EAko bozeramaileak adierazi du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "abertzaleek estrategia bateratua" izatea. EAren iritziz, horrela PP eta PSOEri aurre egingo lieteke eta "blokeatuta" dagoen eraikuntza nazionalean aurrera egingo lukete.
Batasun horrek krisi garaian ere lagunduko lukeela nabarmendu du, "ekonomia eta finantza arloetako eskumen guztiak lortzeko". Izan ere, EAren ustez, egoera ekonomikoak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen beharra handitu du. "Beste erakundeetako ekarpen okerrek ez diete herri honi ongizatea ekarriko".
"Abertzaleen indarrak inteligentzian eta konpromisoan egon behar du, eta ez indarkerian", Ramirezen esanetan. Horregatik, ezker abertzaleari ETAren aginduen "menpekotasuna gainditzeko" eskatu dio.
EAk igandean ospatuko du aurtengo Alkartasun Eguna, Iruñean, 12:00etatik aurrera Labrit frontoian. Aurten Atarrabiako (Nafarroa) alkatea Peio Gurbindo omenduko dute.
Politika
"Abertzaleen estrategia bateratua inoiz baino beharrezkoagoa" dela uste du EAk
Alkartasun Eguna ospatuko dute igandean, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu