Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman dituen azalpenen arabera, istripu tasa handiena duten errepideetan eta gehiegizko abiaduran ibiltzen diren ibilgailuen portzentai handia dutenetan jarriko dituzte kontrolak. Lehen mailako errepideak zein bigarren mailako daude horien artean.
Era berean, obretan dauden errepideetan eta berriki ezbeharrak izan direlako baimendutako abiadura jaitsi duten errepideetan ere kontrolak ezarriko dituzte.
Errepideak
Abiadura kontrolak areagotuko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Bihartik hasi eta uztailaren 2a bitartean Ertzaintzak eta udaltzainek areagotu egingo dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ibilgailuen abiadura neurtzeko kontrolak. Zehazki, radar finko eta mugikor gehiago jarriko dituzte. Abiadura handiagatik gertatzen diren istripuei aurrea hartzea da helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu