Ostegunean hasiko dira inauteriak herri gehienetan, eta asteartera arte iraungo dute. Tolosako mozorro eta orga desfileez gain, hainbat herritan antzinako ohiturei lotuko zaizkie, eta inauterietako pertsonaiak kalera aterako dira, jendea izutzeko edo espiritu txarrak erretzeko.
Aurten ere argazki lehiaketa antolatu du BERRIAk inauterien harira. Diapositibak, papereko argazkiak eta argazki digitalak bidali ahal izango dira, eta ikusgai egongo dira egunkariak inauterietarako prestatutako argazki bilduman. Lanak otsailaren 22a baino lehen bidali beharko dira.
Irabazleak bi lagunentzako egonaldia eskuratuko du sari gisa Getariako San Prudentzio hotelean, eta bigarren saridunak, berriz, Donostiako Xarma jatetxean izango du bazkaria edo afaria bi lagunentzat. Oinarriei buruzko infomazio gehiago bihartik aurrera izango da irakurgai Berria.eus-en.