Jardunaldiak

Abian dira 'Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina eta Geroa' jardunaldiak, Donostian

Eragin linguistikoaren ebaluazioa tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatzea dute helburu jardunaldiok. Asmo horrekin hizlari arituko dira, besteak beste, Imanol Esnaola Gaindegiko koordinatzailea eta Miren Segurola Uemako koordinatzailea.

'Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina eta Geroa' jardunaldiak apirilean aurkeztu zituzten. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 12a
07:30
Entzun

Goizean goiz hasi dituzte Donostian, EHUren Carlos Santamaria zentroan, Lurraldea eta Hizkuntza. Orain eta Geroa III. jardunaldiak. Aurten, ELE edo eragin lingusitikoaren ebaluazioa tresnaren etorkizunari buruz arituko dira, eta horretarako adibide zehatzak bildu dituzte goizean. Besteak beste, Lekarozko proiektuaren ELEaren esperientzia jarri dute mahai gainean Goizane Arana Uemako teknikariak eta Marta Chamorro baztango Euskara teknikariak.

Ondoren, eta kaferako eten txiki baten ostean, bide horretan egin daitezkeen urrats berriei buruzko mahai ingurua egin dute Imanol Esnaolak, Miren Vives arkitektoak eta Jabier Zabaleta Orioko Euskara teknikariak. Eta arratsaldean, berriz, ELE tresnaren txertatze legala izango dute aztergai Unai Fernandez de Betoño Arkitekturan doktore eta jardunaldien batzorde akademikoko kideak eta Iñigo Urrutia Zuzenbidean doktore eta jardunaldien batzorde akademikoko kideak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.