Data zehatza ixilpean gordeta badago ere, Ipar Euskal Herrira bisita egiteko asmoa dauka Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroak. Abertzaleek, berriz, abagune hori baliatu nahi dute beren aldarrikapenak Sarkozyri helarazteko.
Bistita oraindik gauzatu ez den arren, "Euskal Herriaren ahotsa" zein den adierazi nahi izan dio Sarkozyri ABk gaur arratsaldeko manifestazioaren bidez. Lehenik eta behin, mugimendu abertzalea bizirik dela erakutsi nahi izan diote antolatzaileek Sarkozyri, eta Ipar Euskal Herrira heltzen denean ez diotela "tapizgorririk" jarriko ohartarazi diote.
Horrez gain, euskararen ofizialtasunaren beharra, Ipar Euskal Herriarendako instituzio baten nahia, eta, bereziki, presoen eskubideak aldarrikatu dituzte.
AB zen manifestazioaren antolatzailea, baina Batasunak, Aralarrek eta LAB sindikatuakbat egiten dute deialdiarekin.
Sarkozy-ren bisita
ABk deituta, laurehun bat lagun atera dira Baionan kalera, "Euskal Herriaren ahotsa" Barne ministroari helaraztera
"Euskal Herriaren ahotsa entzuteko" eskatu diote ehunka lagunek —400 ziren antolatzaileen arabera— Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroari Baionako karriketan. Laugatik abiatu da AB Abertzaleen Batasunak antolatutako manifestazioa, eta Suprefeturaraino heltzeko asmoa zuen. Poliziak, ordea, bidea itxi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu