AAMren kontrako epaiketa

Abokatu Demokrata Europarraren ustez, AAMren epaiketan ere "salbuespen legeak" aplikatzen ari dira

"Kezka" azaldu du auziaz, "oinarrizko eskubideen zanpaketa dagoelako, defentsa eskubidea eta errugabetasun printzipioa urratuz". Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu du.

2008ko maiatzaren 8a
18:43
Entzun
Abokatu Demokrata Europarrak (AED) erakundeak "kezka" azaldu du Amnistiaren Aldeko Batzordeak (AAB) eta Askatasuna erakundeen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketaz, "auzitegi horrek daramatzan auzietan salbuespen legeak aplikatzen baitira. Salbuespen legeok edukiz husten dituzte zuzenbidearen hainbat printzipio unibertsal, berme juridiko oinarrizkoak, eta atxilotu eta auzipetuaren oinarrizko eskubideak".

Horrek denak, AEDen arabera, "oinarrizko eskubideen zanpaketa ekarri du, defentsa eskubidea eta errugabetasun printzipioa urratuz".

AEDk "sekretu profesionalaren eta defentsa eskubidearen urraketa" salatu du, eta "Auzitegi Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegien desagerketa" eskatu du. Halaber, "terrorismo kontzeptuaren hedatze arbitrario eta onartezina" arbuiatu du, "adierazpen askatasunerako eta jardun politiko eta sozial askerako eskubideen baitan dauden jarduera publiko eta demokratikoetan eragiteraino eraman baita.

Abokatu Demokrata Europarrak "arduraz eta adi" jarraituko du epaiketa. 27 lagun daude auzipetu, eta horien artean da Julen Arzuaga abokatua, AEDko Eskubideak elkartearen ordezkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.