Euskal Herria

Abortatzeagatik 540 euroko isuna jarri diote emakume bati Nafarroan

Hogei asteko haurdunaldian zegoela abortatzeko botika batzuk hartu zituen 2007an. Prostituta da eta bere bezero baten haurra zela adierazi du emakumeak.

2010eko abenduaren 16a
19:16
Entzun
Iruñeako Epaitegiak bere buruari abortua probokatzeagatik 540 euroko isuna jarri dio emakume bati. Haurdunaldiko hogeigarren astean zegoela burutu zuen abortua botika batzuk hartuta, eta legeak hamalaugarren asteraino bakarrik uzten du abortua praktikatzen.

Dominikar Errepublikatik bidali zizkioten pilula batzuk eta horiek hartu zituenean fetua hilda atera zitzaion. Berak esan duenez intentzionatuta egin zuen, horretarako eskatu baitzituen pastillak. Prostituta da eta bere bezero batekin geratu zela haurdun jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.