ABORTUA

Abortu legearen aurkako protestan atxilotutako gaztea absolbitu dute

Defentsak argudiatu zuen ertzainak "puztu" egin zuela bere bertsioa: "Hasierako bertsioan ez zeuden datuak gehitu nahi izan ditu".

Protesta Gurutzetan 2013ko abenduan, abortu librearen alde. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 25a
07:54
Entzun

2013ko abenduan Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) Espainiako abortuaren lege erreformaren aurka egindako itxialdian atxilotutako gizon bat epaitu zuten duela bi aste —kalean atzeman zuten, protesta amaitzen ari zela—. Fiskaltzak atentatu delitu bat egotzi dio, ertzain bati eraso izana leporatuta; urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat.

Epaileak ebatzi du ez dagoela hori frogatzeko inolako elementurik. Defentsak argudiatu zuen ertzainak "puztu" egin zuela bere bertsioa: "Hasierako bertsioan ez zeuden datuak gehitu nahi izan ditu".

Abortu Legearen aurka protesta egiteko, Gurutzetako ospitalean itxialdia egin zuten hainbat lagunek 2013ko abenduan. Ertzaintzak indarrez aterarazi zituen.

[Youtube]https://youtu.be/zGZ_Jpy_Pno[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.