gizartea

Abortua "sakratua" dela aldarrikatu dute hainbat feministak Espainiako Kongresuan

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa hizketan ari zela altxatu dira Femen taldeko emakume batzuk publikoarentzat diren eserlekuetatik, gerritik gora biluzik, eta "abortua sakratua da" idatzia zutela. Bideoa: Femen-eko kideen protesta. [YouTube]http://youtu.be/8WFy32Ng8Ac[/YouTube]  

2013ko urriaren 9a
11:42
Entzun

Segurtasun indarrek hartu eta bota egin dituzte handik. Ruiz Gallardonek hitza hartu du, berriz, hau esateko: "Benetan sentitzekoa dena da abortua sakratua dela dioen oihu ulergaitza entzun behar izatea". "Gainera" harrituta dago Izquierda Unidako diputatuek txalotu egin dutelako ekintza. 

Femen taldeko ekintzaileak Madrilgo polizia etxe batean daude, eta epailearen aurrera eramango dituzte iskanbila sortzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.