abortua

Abortuaren erreforma bertan behera utziko du Rajoyk, adostasun faltagatik

Espainiako gobernuburuak esan du erreformak ez duela jaso aurrera ateratzeko nahikoa babes. Indarrean dagoen legedia aldatu egingo du. 

Abortuaren legearen aurkako protesta bat, Donostian. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 23a
06:57
Entzun

Ezustean, Madrilen egin ditu adierazpenok Mariano Rajoyk, Harreman Publikoen Munduko Batzarrean. Jakinarazi du gobernuak egungo araudia aldatu egingo duela; 16 eta 17 urtez azpikoek gurasoen baimena beharko dute abortatzeko, eta Familia Babesteko Plana martxan jarriko dutela iragarri du.

"Erabaki bat hartu dut Espainiako presidente gisa, eta uste dut zentzuzkoena dela". Gaineratu du "kohesioaren alde" lanean jarraituko dutela.

Joan den astean Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, erreformaren sustatzaile nagusietako batek, aitortu zuen atzeratu egingo zutela erreforma. Erabakia zuritzeko eman zuen arrazoibidea "Katalunia" izan zen: "Kataluniako desafio subiranista".

Aurkako ahots ugari

Erreformak erantzun handia jaso du kalean eta beste erakundeetan, eta atzeratuz joan da. Eusko Jaurlaritzak abortuaren erreforma bertan behera uzteko eskatu zuen uztailean, beste lau autonomia erkidegoek ere bai, eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordeak ere gauza bera galdegin zuen. Baionan ere egin zuten protesta Espainiako kontsulatuaren aurrean.

Emakumeen Egunean ere protesten ardatz izan zen aurten abortuaren erreforma. Martxoan, gainera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPren kongresua eten egin zuten lau ekintzailek, Donostian, "abortua libre" oihukatuz. "Aurrean izango gaituztela adierazi nahi genion Rajoyri", azaldu zuten gero BERRIAn lau emakume horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.