INDARKERIA MATXISTA

Absolbitu egin dute Aranzazu Palacios hiltzea egotzitako gizona

Zinpeko epaimahaiak ebatzi du ezin duela akusatua erruduntzat jo "epaiketan aurkeztutako frogekin"

Ion Orzaiz.
2018ko maiatzaren 22a
18:18
Entzun

Aranzazu Palaciosen bikotekidea absolbitu egin dute. 2016ko uztailaren 23an, Bilboko San Adrian auzoan bikotekidea hil izana leporatu zioten, eta apirilean abiatu zen epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak eta akusazioek 20 eta 25 urte arteko kartzelaldia eskatu zuten. Defentsak, berriz, absoluzioa, Palacios "era naturalean" hil zela argudiatuta.

Zinpeko epaimahaiak absolbitu egin du akusatua: "Ezin dugu erruduntzat jo, epaiketan aurkeztutako frogekin".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.