26/11 SUMARIOA

Absolbitutako gazteak: "Berrogei militante irabazi ditu konponbideak"

[Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2133/[/Berriatb] Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zien atzo Segiko kide izatea egotzita auzipetutako berrogei gazteri. Haien ustez, epaiak agerian utzi du torturatu egin zituztela. Bideoa: absolbitutako gazteak, gaur (Ander Gartzia, BerriaTB).

2014ko ekainaren 12a
07:44
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak 26/11 sumarioaz emandako ebazpenaren balorazioa egin dute berrogei gazteek, absoluzioa jaso eta biharamunera. Defentsako abokatuek bihar egingo dute epaiaren balorazio juridikoa, baina gazteek hartu dute gaur hitza.

Itsaso Torregrosak eta Karlos Renedok babesa adierazi diete Tomas Madinari —asteartean atxilotu eta inkomunikatu zuten— eta Jon Telletxea eta Urtzi Martinezi —bi urte eta erdiko zigorra ezarri diete, 2012ko martxoaren 29ko greban istilu batzuetan parte hartu zutelakoan—.

Gazteen ustez, epaiak aditzera ematen du auzipetuetako asko torturatuak izan zirela eta sumarioa tortura horietan oinarrituta zegoela. Halaber, konponbideak "berrogei militante" irabazi dituela azaldu dute: "Guk sufritu egin dugun arren, prest gaude gure alea jartzeko mendekuan baino gehiago justizian oinarrituriko etorkizun berri baten alde".

Epaia ezagutzean herritar gehienek "poza" sentitu zutela uste dute, eta gaineratu dute poztu diren herritar horiek direla "gehiengo berria". Hain zuzen, gehiengo berri hori osatzera deitu zuten epaiketa amaierako alegatuan, eta alegatu hura berriro irakurri dute gaurko agerraldian.

[youtube]http://youtu.be/F2LZz0GF6B4[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.